4 iraila 2010

LEHEN URRATSA GAINDITUTA: IRUÑEAK HAUTAGAITZA-PROIEKTUA AURKEZTU DU.

Iruña bada, jada, Europako Kultur Hiriburua izateko hautagai ofiziala. Azkenean, eta Kultura Ministerioak emandako epea beteta, Iruñeak bere hautagaitzaren proiektua aurkeztu du: txosten bat, agindutako inprimakiari jarraituz egina. Izan ere, hori entregatzea da lehen urratsa, Europako Kultur Hiriburu izendatua izateko lehian.

Bigarren hitzordu inportantea irailaren 28, 29 eta 30ean izanen da: orduan Iruñeko ordezkaritza batek hautagaitza defendatu beharko du, epaimahaiaren aurrean. Gero, epaimahaiak jendaurrean adieraziko du zer hautagaitza eta zer hiri pasako diren azken fasera.

Oraingoz, hemen duzu, ikusteko moduan, aurkeztutako proiektuaren laburpena. Hilabetetako lanaren emaitza da, kultur arloarekin estu-estu arituta egina, non talde-ahalegin handia egin behar izan baita, kulturak epe ertainean ardatz izanen dituen ildoak zehazteko.

Emaiozu begirada bat txosten txiki honi, eta behar duzun guztia ezagutuko duzu, Europako Kultur Hiriburua izateko Iruñeak aurkeztu duen proiektuari buruz!

BILATZAILEA


AGENDA


KOKAPENA


IRADOKIZUNAK

Bidal itzazu iritzi eta ideiak, Iruñearen hautagaitza bultzatzeko


BLOG »


HAUTAGAITZARI ATXIKIMENDUA EMATEKO

Egin ezazu bat Iruña 2016. urtean Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzarekin


JARRAITU GURE LANA HEMEN...


2010 Año Europeo de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social

© Iruñeko Udaleko Kultura Alorra. Descalzos k., 72 beheko solairua
31001 - Iruña (Nafarroa) - T 948 420 960 - F 948 226 663 - info@pamplona2016.es